- Azken bi hilabeteetako kultur egitarauaren balorazioa egingo du Anoetako Udalak gaur 18.00etan, gela balioanitzean. Hain zuzen, bilera horretan maiatzerako eta ekainerako antolatu zen herriko kultur egitarau anitza baloratu, eta herritar guztiek iritzia emateko eta parte hartzeko aukera ere izango dute, euren iritzien garrantzia nabarmenduz . Hortaz, gaur egingo den bilera irekia izango da.