Tolosa | Piztu Tolosaldea Energia Plana osatu dute eskualdean

2021 eta 2024 urteetan karbono baxuko eredu energetikoa ezartzeko helburu duen ekimena da

11.06.2021 | 01:34
Planaren aurkezpena. Argazkia: L.C.

tolosa – Tolosaldea Garatzenek eta eskualdeko 28 udalek Piztu Tolosaldea Energia Plana osatu dute. Hain zuzen, Tolosaldean karbono baxuko eredu energetikoa ezartzea du xede nagusia, eta 2021 eta 2024 urte bitarteko helburuak, estrategiak eta ekintzak bilduko ditu.

Energia berriztagarrien inguruan lanketa egiteko erantzukizuna dutela adierazi zuen Iker Urruzola, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak. Izan ere, Europak eta Eusko Jaularitzak argitaratutako legeen baitan, udalei eta erakunde publikoei eraldaketa prozesuan martxan jartzera behartzen dietela jakinarazi zuen.

Gauzak honela, Tolosaldea Gara-tzenek trantsizio energetikoaren beharrak aztertu, bete beharreko rolak zehaztu, eta datozen urteetako helburuak finkatzen saiatu dela adierazi zuen lehendakariak, "eta honela sortu da Piztu Tolosaldea Energia Plana". Hain zuzen, autohornikuntza edota komunitate energetikoen sorrera dira, besteak beste, planaren ardatz nagusiak.

hiru talde Hiru taldeetan banatu dute Piztu Tolosaldea Energia Plana: alde batetik, udal eta erakunde publikoak; bestetik, enpresa txiki eta ertainak; eta azkenik, herritarrak. Izan ere, eskualdeko herritarrei ere parte hartzea dagokiela adierazi zuen Urruzolak.

Udalei begira, tokiko energia estrategiaren garapenean aholkularitza eta bitartekaritza lana egitea dagokiela azpimarratu zuen, eta hori ere udalentzat "ezinbestekoa" da. "Tolosaldeak badu berezitasun bat gure lurralde historikoan: herri gehien dituen eskualdea ez ezik, herri txiki gehien eta sakabanatuenak dauden eskualdea da. Guzti hori kudeatzeko ezinbestekoa da Tolosaldea Gara-tzen bezalako garapen agentzi bat, non ikuspegi berberatik landuko dituen", esan zuen Urruzolak. Honek guztiak, herritarrei laguntzeko aukera emango diela gehitu zuen, eta enpresa txiki eta ertainei dagokionean ere, garapen agentziak aholkularitza eta sustapen lana eskainiko die.

noticias de noticiasdegipuzkoa