- Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak aurten ere Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean. Guztira, zor-tzi mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan; hain zuzen, LH 3tik hasita DBH 4ra arteko ikasleek. Sari-banaketa bihar ospatuko da 11.30ean hasita, Anoetako Abraham Olano kiroldegian, eta maila bakoitzeko bi sari banatuko dira bertan.

Saria jaso duten idazlanak liburuxka batean bildu, eta Ikastolako haurren familia guztiei banatuko zaizkie. Beste norbaitek liburuxka hori eskuratu nahi badu, Anoetako udaletxera jo dezake.

Sari-banaketa aurretik, HH 1etik LH 1ra arteko ikasleentzat zuzendutako ipuin kontaketa eskainiko du Kontukantoi taldeak 9.10ean hasita, Mikelasagasti auditorioan. Bi txanda izango dira, eta bigarrena berriz, 10.10ean hasiko da.