Villabona | Oinkari eta Harituzek hitzarmena sinatu dute Udalarekin

07.06.2021 | 00:31

villabona – Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak hitzarmen berriak sinatu ditu Oinkari dantza taldea eta Harituz bertso elkartearekin: alde batetik, Oinkari dantza taldeko Eneko Arteaga ordezkariarekin bildu eta 25.000 euroko lankidetza hitzarmena sinatu du udalak; eta bestetik, Harituz bertso elkartearen ordezkaria den Beñat Iguaranekin 4.000 euroko lankidetza hitzarmena. Horrenbestez, herriko elkarteekin duen lankidetza harremanak sustatzen jarraitu nahi du, eta, hitzarmen horien bidez, elkarteei haien jarduerak garatzeko eta urteko programak aurrera ateratzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaini.

noticias de noticiasdegipuzkoa