- Larunbat gauean gizon batek emakume bat erasotu zuen Tolosako skate parkean. Eraso matxista horren berri eman zuen atzo Tolosako Udalak, eta "irmoki" salatu zuen. Tolosako Asanblada Feministak ere "gogor" salatu zuen erasoa, eta gaur egingo dute mobilizazioa Emakumeen aurkako indarkeriari EZ, autodefentsa feminista! lelopean 19.00etan, Tolosako Trianguloa plazan.