Tolosa | Aurtengo egutegiko irudiak aukeratzeko lehiaketa izango da

25.05.2021 | 00:34

tolosa – 2022ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa zabaldu du Udalak. Aurtengo gaia Bizi-tza da eta ekainaren 1etik irailaren 26ra bitarte egongo da argazkiak bidaltzeko aukera. Tolosako Udalaren web orriko Tolosanklisk atalaren bidez hartu behar da parte. Informazio gehiagorako, kultura@tolosa.eus idatziz, 943 670 383 telefonora deituz edota Kultur Etxean eskuratu daiteke.

noticias de noticiasdegipuzkoa