- Oinherrik aisialdi hezitzailea sustatzeko asmoa duen elkartea da, jolasaren eta sormenaren bitartez. Pasa den udazkenean Zizurkilgo Udalarekin harremanetan jarri ziren, herri hezitzaileen sarearekin bat egiteko. Herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak urtebeteko hi-tzarmena sinatu zuen ostiralean Udalarekin, eta honenbestez, herri hezitzaileen sareko parte izango da Zizurkil.