- LoreArtean, Gipuzkoako loradenden elkartea, Gaztelako Atea lorez apaindu zuen atzo. Respiro- Arnasten izena duen eskultura zintzilikaria ipini zuten arkuan, egun argitan eta gauean hainbat efektu bisual egngo dituena. Arnasterakoan egiten ditugun mugimenduak irudikatzen ditu, arnasten duen bihotz bat balitz bezala, eta landare materialez apaindutako egurrek osatzen dute eskultura.