- Altzoko Udalak udaleku irekiak antolatuko ditu, eta begiraleak behar ditu. Ekainaren 21etik uztailaren 23ra izango dira, eta 2009 eta 2018 urte artean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Begiraleen kontratazioa ekainaren 16tik uztailaren 23ra bitartekoa izango da, eta izen emate epea zabaldu dute dagoeneko.

Interesatuek Udalean aurkeztu beharko dituzte curriculuma, nortasun agiriaren kopia, osasun txartelaren kopia eta tituluak, eta informazioa egiaztatzeko dokumentazioa. Maiatzak 28, ostirala, izango izen emateko azken eguna. Informazio gehiagorako 943 652 413 telefono zenbakira deituz edo kultura@altzo.eus helbidera idatziz.