- Uztailaren 1etik 21era bitartean, Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak udaleku irekiak antolatuko ditu HH2 eta LH4 arteko umeentzat. Astelehenetik ostiralera, 09.30ean egingo dute hitzordua, eta, egitarau desberdinak izango dituzte egunero.

Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek dute izena emateko lehentasuna. Amasa-Villabonan erroldatuta ez dauden haurrekin berriz, itxaron zerrenda bat sortuko da, eta, plaza libreak geratuz gero, parte hartzeko aukera izango dute.

Udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek, maiatzaren 17tik 26ra izango dute aukera: Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Villabonako Gaztelekuan. Izen emateko orria eta Gizarte Segurantzako txartel indibidualaren fotokopia aurkeztu beharko dira izena ematerakoan.

Amasa-Villabonako Udalak begiraleak kontratatuko ditu udaleku irekietarako. Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango dira 18 urte izatea eta euskara ondo menperatzea. Izena emateko azken eguna maiatzaren 26a izango da, eta, udalekuetan parte hartzeko antzera, hemen ere Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), edo, Gaztelekuan eman beharko da izena.

Informazio eta argibide gehiagorako gazteria@villabona.eus helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu.