- Udan Uzturre magaleko putzuetan auzolanean aritzeko aukera izango dute 12 eta 17 urte bitarteko gazteek, eta bi txandatan egingo dituzte. Dagoeneko zabalik da auzolandegietan parte hartzeko izen-emate epea, ekainaren 4era arte. Informazio gehiago, gazteria@tolosa.eus helbidera mezua bidalita edo 605 706 937 telefonora deituta.