- 22 artikulu berri sortu eta 89 editatu dira otsailean Tolosaldeko ezagutza guztia Wikipedian jartzea helburu duen Tolosaldepedia egitasmoa martxan jarri zenetik. Proiektuak urte amaiera arte jarraituko du eta bukaera modura, egindako artikulu guztiak agertzen diren liburu bat argitaratuko da, egileen izenekin, eta parte hartu duten guztien artean doan banatuko da.

Hasiera batean proiektu herritarra Tolosa mailan garatzeko egitasmo gisa jaio zen, baina itxialdian zehar proiektuak hainbat aldaketa izan zituen eta eskualde izaera hartu zuen. Egitasmoan 39 pertsonak hartu dute parte artikuluen edizio lanetan eta 112 erreferentzia gehitu dituzte denera. Artikulu horiek 23.178 bisita izan dituzte.

Hori guztia hainbat lantegitan egin da. Alde batetik, Wikipedian edita-tzen ikasteko ikastaro laburrak egin dira kultur etxean eta hurrengoak apirilaren 15ean, maiatzaren 6an eta ekainaren 3an izango dira, 17.00etatik 20.00etara (aurrez izena eman behar da). Laskorain Ikastolak eta Uzturpe Ikastolak beren artikulua sortu dute Wikipedian, eta Laskorain Ikastolan ere lantegiak egin ziren hiru egunetan. Bestalde, martxoaren 8an, topaketa bat egin zen Aranburu Jauregian, Itzalpeko Emakumeak erakusketako emakumeen inguruko informazioa elkarbanatzeko. Eta berean, Jabetze Eskolarekin elkarlanean genero arrakalari aurre egiteko lanketak ere egin dira eta jarraituko dute maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean, 18.00etatik 20.00etara, kultur etxean.

Tolosaldepediak ere barne har-tzen du Txikipedia, Wikipediaren barruan integratuta dagoen 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako en-tziklopedia. Laskorain ikastolako ikasleek lau artikulu sortu dituzte, Tolosako pertsona nabarmenen inguruan. Gainera, ikastolara gonbidatu dituzte pertsona horiek eta argazkiak igo dituzte Txikipediara.