- Urte amaiera arteko kultur-agenda osatu nahi du Ibarrako Udalak, eta proposamenak bidaltzeko aukera dute herriko norbanakoek zein eragileek. Epea zabalik dago apirilaren 15era arte (kultur etxera joz edo kultura@ibarra.eus helbidera idatziz).

Mahai inguru irekia egin zuen Udalak herriko hainbat eragile zein norbanakorekin, eta bertan hartu zen erabakia. Dinamikaren helburua herriko jaien eta ekin-tzen inguruko hausnarketa irekia egitea zen, eta ondorioztatu dute aurten ere ez dela herriko ohiko festarik izango Ibarran. Horren partez, ordea, urte amaierara-arteko kultur agenda osatzea adostu zuten.