- Haur eta gazteei zuzendutako egitarau berezia prestatu du Udalak Pazko asterako. Lehenengo ikuskizuna bihar izango da eta bigarrena, berriz, ostegunean.

Bihar, 17.00etan, Eidabe taldearen Futbolariak eta printzesak antzezlana antolatu dute Belabieta kiroldegian. Emanaldia sei eta hamalau urte bitarteko haur zein gazteei dago zuzenduta eta topiko sexistekin hautsi nahi duen komedia azkarra da.

Ostegunerako, aldiz, leku eta ordu berean, antzerkia, magian eta ilusionismoa uztartzen dituen Eureka! ikuskizuna iragarri dute. Emanaldia sei eta hamabi urte bitartekoei dago zuzenduta.