- Beste behin era erdi-presentzialean ospatu da martxoko osoko bilkura Tolosan. Alkatea, hiru alderdietako bozeramaileak, idazkaria eta kontuhartzailea pleno aretoan izan ziren eta gainerako udal korporazioko kideak etxetik parte hartu zuten atzoko saioan, herritarren parte hartzea osoko bilkuran berma-tzeko. Onartutako neurrien artean, terrazak ezartzeko espazio publikoaren erabilera handiagoa baimenduko du.

Larrialdi egoera ezarri zenetik, Tolosako Udalak hainbat neurri hartu ditu pandemiari aurre egiteko. Otsailean egindako osoko bilkuran jarduera ekonomikoa babesten eta sustatzen jarraitzeko zaborren, azokaren eta terrazen tasak %100ean hobaritzea erabaki zuen udalak. Orain, segurtasun neurriak eta tarteak errespetatzen jarraitu ahal izateko, terraza-azalerak handitzeko hartutako neurrien luzapena egitea onartu da.

Gauzak horrela, ezarrita dauden neurriak indarrrean dirauten bitartean, ostalariek espazio publiko handiagoa erabili ahal izango dute beren terrazak kokatzeko, edozein kasutan, udalak betiere irisgarritasuna, mugikortasuna, sarbideak eta herritar eta bizilagunekin elkarbizitza bermatzen direla zainduko du.

Egoera normaltasunera itzultzen denean, neurria indargabetu egingo da eta ohiko egoera eta espazioetara itzuli beharko dute terrazek.