- 2009-2012 urteetan jaiotako gaztetxoentzat Mendi Eskola eskainiko du Zumardia elkarteak datozen hiru hilabeteetan.

Apirilean, maiatzean eta ekainean irteera bana egingo dituzte igande goizetan. Aiako Harriak, Aralar eta Aratz-Aizkorriko txokoak ezagutuko dituzte mendiko heziketako edukiak jorratu bitartean. Bi talde sortuko dira; bat 2009 eta 2010 urteetako gaztetxoentzat eta bestea, 2011 eta 2012 urteetako gaztetxoentzat. Irakaslea Ibon Artola, mendi kirol teknikaria eta mendi gidaria izango da. Izena emateko, www.zumardia.eus web orria kontsultatu behar da. Matrikulak 65 euro balio du eta Zumardiako bazkideentzat, 59.