- Ekoetxeak (lehen Ingurugiro Etxea Museoa) gazte eta helduei zuzendutako kustomizazio tailerra antolatu du datorren iganderako. Tailerra 10.30etik 12.00etara bitartean egingo da eta parte-hartzaileek “etxeko armairuan dituzten oihalezko arropak edota poltsak itxuraz aldatzen ikasiko dute, apaingarri desberdinak erabiliz”. Interesatuek gaur arte eman dezakete izena Ekoetxean edo 943 812 448 telefono zenbakira deituta.