- Egungo osasun egoera dela eta, oso zaila izango da 2021eko Santio jaiak ohiko moduan ospatzea. Dena den, kultur jarduera programa bat osatu nahi da eragileekin. Kontuan izan behar da Udalaren lehentasuna covid-19aren kutsatze arriskuak saihestea dela, beraz, ekitaldiak, gehien bat, aire librean izango dira eta segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira. Gaia lantzeko bilera ostegunean izango da, 19.00etan, udaletxean (modu telematikoan ere jarraitu ahal izango da).