- Emakumeen Mundu Martxaren bosgarren edizioa eskualdera iritsiko da asteburuan eta Tolosaldeko Asanblada Feministak hainbat ekimen antolatu ditu. Bihar, 10.00etan, EMM-ko furgoneta Aiztondora iritsiko da, bertako zapien bilketa egingo da Villabona-Zizurkilgo oinezkoen zubian. Ondoren, 11.00etan, Tolosako Triangulo plazan elkartuko dira parte hartzaileak arrazismoaren aurkako paperezko mural bat egiteko; eta 12.00etan, harrera egingo diote furgonetari plaza berean. Tolosa, Ibarra eta Altzok osatu dituzten zapiak Mundu Martxari helarazteaz gainera, ekitaldi txiki bat egingo dute.