- Sahara libre zikloaren baitan, gaur Haizearen egia film laburra eskainiko da, 18.00etan, kultur etxean eta, ondoren, solasaldia izango da Hassanna Aaliarekin eta filmaren egileekin. Ekitaldiko edukiera mugatua izango da, beraz, gomendatzen da aldez aurretik izena ematea. Gonbidapena eskuratzeko kultur etxera deitu behar da, hain zuzen, 943 670 399 zenbakira; edo mezua bidali kultura@ibarra.eus helbidera.