- Datozen lau urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute Anoetako Udalak eta Herri Ikastolak. Herriari kalitatezko heziketa-aukera ematea xede, bi erakundeen arteko jarduera osagarriak bidera-tzeko oinarrizko lan-ildoak zehaztu dituzte. Hitzarmenaren bitartez lankidetza teknikoa eta ekonomikoa arautu dituzte, baita jarduerak eta proiektuak finantzatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak ere. “Hitzarmena bi aldeontzako da onuragarria. Hainbat urte daramatzagu lankidetzan, baina akordio idatziaren bitartez datozen urteetarako konpromisoa ere formalizatu dugu”, azaldu du Pello Estanga alkateak .