- Gogoratu dute Eszena bonuak online eskuratu eta ekainaren 30era bitartean erabili daitezkeela. Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako hamar sarrera deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du Eszena bonuak. Kultur sailak antola-tzen dituen saio bakoitzerako bi sarrera eskuratu daitezke gehienez. Abantaila nagusia, ordea, prezioa da: hamar saiotarako bonuak 50 euroko prezioa du eta, hortaz, sarrera bakoitza erdi prezioan eskuratuko da.