- Haizeak Atxulondo kultur etxeko teilatuko zati bat bota zuen pasa den asteko asteazkenean. Zorionez, gertaerak ez zuen zauriturik eragin, baina kultur etxeko teilatuaren zati bat estalki egokirik gabe geratu zen eta esku-hartzea derrigorrezkoa zen. Zizurkilgo Udalak aditzera eman duenez, beharrezko lanak eginda, arazoa konponduta dago dagoeneko. Plazako estalpean ere izan zen kalteren bat eta hura ere konponduta dago dagoeneko.