- Mendebaldeko Saharan gaur egun bizi duten errealitatea ezagutarazteko aukera aparta izango da Ibarrako Udalak antolatuko duen Sahara Libre zikloan, otsailaren 5ean hasiko dena.

Mendebaldeko Sahara: nondik gatoz, nora goaz hitzaldiarekin hasiko da eta Fatimetu Zenan Saharar Gazteria Aktiboko kideak emango du. Datorren ostiralean izango da, 18.00etan, kultur etxean.

Bigarren ekitaldia, berriz, otsailaren 12an izango da: Haizearen egia film laburra eskainiko da, 18.00etan, kultur etxean eta, ondoren, solasaldia izango da Hassanna Aaliarekin eta filmaren egileekin.

Bi ekitaldietako edukiera mugatua izango da, beraz, gomendatzen da aldez aurretik izena ematea. Gonbidapena eskuratzeko kultur etxera deitu behar da, hain zuzen, 943 670 399 zenbakira; edo mezua bidali kultura@ibarra.eus helbidera.

Zikloa osatzen duen hirugarren ekimena argazki-muralen kale erakusketa izango da. Javi Julio argazkilariaren irudiek Mendebaldeko Saharako errealitatea emakumeen begiradan islatuta adieraziko dute eta erakusketa ikusgarri kalean egongo da martxoa osoan zehar.