Urtebeterako balio anitzeko peoia kontratatuko dute

11.01.2021 | 00:34

Ikaztegieta – Ikaztegietako Udalak lanaldiko osoko kontratua eta urtebeteko iraupena izango duen peoi lanpostua bete nahi du pertsona bat kontratatuz. Herriko lan eta instalazio publikoen mantenua eramateko, parke eta lorategien eta hiri altzarien mantenua egiteko, eta kale garbiketa, igeltsaritza, iturgintza, arotzeria eta argiteria lan txikiak egin beharko ditu. Urtarrilaren 15a bitarte dago izen-emate epea.