- Irurako Ikastolak antolatuta, Go!azen 7.0 kontzertua izango da larunbatean Tolosako Leidor aretoan. Emanaldi bikoitza antolatu dute, 12.00etan eta 16.00etan, aforo murriztuarekin, eta sarrera guztiak salduta daude. Telesail ospe-tsuaren denboraldi honetako sei aktore oholtza gainean arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako kanta ezagunenekin uztartuko dituzte. Sei urtetik gorakoen-tzako ikuskizuna da.