- 2021. urtean ere euskarazko irakurzaletasuna susta-tzeko helburuarekin jarraituko du Galtzaundiren irakurle taldeak. Urtarrileko saiorako, Marie Darrieussecqen Ahardikeriak lana aukeratu da, Joxan Elosegik euskarara itzulia.

Hitzordua urtarrilaren 26an izango da, 19.00etan, Tolosako kultur etxean eta ohi moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea (www.galtzaundi.eus). Marie Darrieussecq idazle baionarraren eleberri honek sekulako arrakasta lortu zuen Frantzian: 600.000 aletik gora saldu zituen, eta dagoeneko 45 hizkuntzetara itzuli da.