- Urtarrilean eta otsailean zehar gauzatuko du Alegiako Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxeko bazkide txartelak berritzeko kanpaina. Urte berriari begira, 2020ko prezioak mantenduko dira.

Lehenengo kuota normal ordainduko da eta bizi dugun egoera ezegonkorraren eraginez instalazioak itxi beharko balira, itxialdi horren iraupenaren arabera kobratuko li-tzateke bigarrena.

Ordainketa helbideratuta duten bazkideen kasuan, lehen kuota otsailaren 22tik 26ra bitartean kargatuko zaie. Baja eman nahi dutenek otsailaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute eta txartela itzuli, kultur etxera bertara joanda. Kontu zenbakia eman gabe dutenek eta bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, otsailaren 22a baino lehen dagokien kuotaren ordainketa egin beharko dute Kutxabankeko 2095-5020-03-1061513718 kontuan eta ordainagiria kultur etxean aurkeztu.

Era berean, hilabeterako bazkide egiteko aukera ere badago, 20 euroko prezioan. Argibide gehiagorako: 943 654 698.