- Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak irabazi dute aurtengo Sormenaren Kabia beka eta bihar jendaurrean aurkeztuko dute Alkizan egin duten egonaldian sortutako lana. Hi-tzordua 18.00etan da Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Unai Sorarrain alkizarrak ekoiztutako ikus-entzunezkoek haien lanaren berri emango dute.