Alegiako Irakurle Taldeak bigarren saioa egingo du bihar. Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen Miñan liburua aztertuko dute 18.00etatik aurrera kultur etxean. Lehen saioan egin bezala, bigarren honetan ere Amaia Goikoetxea izango da saioa gidatuko duena. Lehen saioan izan ez zen norbaitek saioan parte hartu nahiko balu, kultur etxera deitu dezake eta baldintza bakarra liburua irakurrita joatea da. Horretarako, 943 654 698 telefonora deitu behar da edo kultura@alegia.eus helbide elektronikora deitu. M.S.S.