- Artedrama konpainiak Zaldiurdina antzezlana aurkeztuko du gaur, 19.00etan, Tolosako Leidor aretoan. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako antzezlanak, droga eta gazteak uztartzen ditu, tekno jaialdi baten erdian gertatutako heriotz bat tarteko. Antzezleen artean, besteak beste, daude: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide.