Ostalaritzara bideratutako laguntzak Villabonan

30.000 euroko dirulaguntza lerroa onartu du Udalak eta eskaerak abenduaren 14a bitarte egin daitezke

08.12.2020 | 00:34

Villabona – Amasa-Villabonako Udalak urjentziazko izaera duen dirulaguntza lerro berri bat onartu eta martxan jartzea erabaki du. ostalaritza sektorea laguntzeko. 30.000 euro bideratuko ditu eta eskaerak abenduaren 14a bitarte egin daitezke.

Eskaintzari dagokionez, 600 euro emango dira establezimendua itxita egongo den hilabete bakoitzeko, eta kopuru zehatza egun kopuruaren arabera kalkulatuko da. Jardueren etetea partziala denean (okindegi-kafetegien kasuan), 300 euro emango dira etendura hilabete bakoitzeko. Establezimenduaren titularrak jarduerari lotutako lokala errentan baldin badu, dirulagun-tzaren zenbatekoak 200 euro/hileko gehigarri bat izango du. Bete beharrezko balditnzak eta aurkeztu beharrezko dokumentazioa www.villabona.eusweb orrian kontsulta daiteke.