Gune iluna argitzeko farolak jarri dira Argindegitik goruntz

04.12.2020 | 01:10

iBARRA – Argindegi 20 zenbakitik Ibarburu biderainoko bidean orain arte ez zegoen argiztapenik eta gune iluna eta ez segurua zen bertatik igarotzen ziren oinezkoentzat. Udalak kale argitegia jarri du orain, ibilbidea argitzen duten farola batzuen bidez eta modu honetara, ibilbide seguruagoa izatea ahalbidetuko da, bertatik ibiltzen diren oinezko zein ibilgailuentzat. Ibarrako Udalak gune ilunak argitzeko lanean jarraituko du.