- Tolosako musika eskolan kokatuko da aurrerantzean Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekari-tzako Zerbitzu berria, 2019az geroztik martxan dagoen Familia Elkargunean. Hain zuzen ere, familia gatazkei zuzendutako zerbitzua da eta helburua da gatazken aurrean espazio neutral bat eskaintzea elkarrizketa berreskuratzeko.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburuak bisitatu zuen atzo zerbitzu berria, Eusko Jaurlaritzaren eta Tolosako Udalaren akordioari esker martxan jarri dena. "Zerbitzu publikoa eta doakoa da. Gatazkak elkarrizketan oinarrituta kudeatzeko aukera emango du, familia-gaiak judizializatu gabe, azaldu zuen sailburuak.

Hainbat arrazoi daude zerbitzu honetara jotzeko: bikoteak apurtu izana, gurasoen eta haien seme-alaben arteko gatazkak, familia biologikoaren eta harrerako familiaren artekoak, familien barruan heren-tziagatik sortu daitezkeenak edota familia negozioen ondoriozkoak.

Astelehenetan eskainiko du zerbi-tzua aurreko hitzorduarekin (943 576 208). Tolosaldeko nahiz eskualdeko herrietako familiei emango zaie arreta.