Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute

Tolosako Udaleko talde politikoetako ordezkariek zein langileek babesa emateko argazkia atera dute

16.11.2020 | 00:43
Tolosako Udaleko talde politiko eta langileen argazkia. Argazkia: N.G.

Tolosa – Tolosako Udaleko talde politiko guztiek Euskaraldian Udalaren zein herritarren parte har-tzea bultzatu nahi dute. Hala, udal ordezkari politiko eta langileek argazkia atera dute.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko deia egin dute, orain bi urteko parte hartzea hobetzeko helburuarekin. Tolosako Udala arigunea izango da, euskara erabiltzeko gune babestua, eta barne zein kanpo ariguneak prestatu ditu antolakuntza sailetan eta herritarrei begirako harrera guneetan euskaraz gehiago egiteko. Izen-ematea oraindik zabalik dago.