- Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa eta dagoeneko herrietako batzordeak hasi dira ariketan izena eman dutenei txapak banatzen.

Tolosako kasuan, kalean mahaiak jartzen ari dira asteburuetan txapak banatzeko eta jendeak izena eman dezan. Astean zehar, berriz, Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan jaso behar dira txapak.

Datorren asteburuan, ostiralean, hilak 13, 18.00etatik 20.00etara, eta larunbatean, hilak 14, 11.00etatik 13.00etara, izango dira Trianguloan. Azaroak 20 ere txapa jaso eta izen-emateko aukera izango da. Astean zehar, 9.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 18.30era Galtzaundiren bulegora jo daiteke.

Bestetik, Euskaraldiaren banderolak eta ahobizi edota belarriprestmaskarak ere salgai egongo dira egun hauetan bost euroren truke. Oraindik Euskaraldian izena emateko aukera dago, beraz, izenematea.euskaraldia.eus webgunean, kultur etxeko eta Galtzaundiko kutxetan eta kaleko mahai informatiboetan.