- Ipuinaren Ordua ekimena antolatu du Udalak, baina segurtasun neurri bereziekin. Honela, azaroaren 4ean Kontukantoik taldeak eskainiko duen emanaldia kultur etxeko kafetegian izango da 18.00etatik aurrera. Edukiera zazpi eta bederatzi urte bitarteko hamabi umerentzat izango da. Gonbidapenak udal liburutegian jaso daitezke.