- Joseba Iturberen Eguzkia izkutatzen ari denean, lainoak gorritzen direnean, zeruaren kolorea aldatzen ari denean eta kaleko argiak pizten hasten direnean argazkia izango da 2021eko Tolosanklisk egutegiko azala. Guztira 483 boto jaso ditu eta egileak 600 euro irabazi ditu. Bestalde, lehiaketan bozka ematen parte hartu dutenen artean tablet bat ere zozkatu da, eta irabazlea Edurne Jauregi Leunda izan da.

Gainerako hamabi argazkiak epaimahaiak aukeratu ditu eta ondorengoak dira hilabete bakoitzerako aukeratutakoak eta horien egileak: urtarrilean, Irati Sorondoren Elur ura; otsailean, Blanca Goñiren Tolosako kaioa; martxoan, Irati Sorondoren Oria ibaia zulotxo batetik; apirilean, Miguel Cortesen FuenteSputniks; maiatzean, Javier Zabalaren Errotako inguruak; ekainean, Miguel Angel Urangaren La vida en torno al río; uztailean, Juanan Dorronsororen Ibaia eta kirola; abuztuan, Juanan Dorronsororen Zubitik; irailean, Ana Eizmendiren Putzua; urrian, Javier Zabalaren Argiak ibaian; azaroan, Idoia Zabaletaren Behelainoa Oriatik barrera; eta abenduan, Maider Gaztelumendiren Argi itzalak.