- Aitzol udal euskaltegiak aurten ere ikasturte berriari ekingo dio eta matrikulazio epea zabalik dago irailaren 22ra bitarte. Beharrezkoak diren babes eta segurtasun neurri guztiak hartuta, Euskaraz hasi, euskaraz hazi, euskaraz bizi, zure bizitza euskarazi lelopean ekingo zaio ikasturteari aurten.

Aipatu behar da Udaleko Euskara eta Hezkuntza departamentuak dituen baliabideen zati handi bat udal euskaltegiaren jardunera bideratzen dela: Tolosako Udalak bertan erroldatutakoei B2 maila bitartean %75eko dirulaguntza ematen die, C1ekoei %50ekoa eta C2koei, %25ekoa. Tolosako euskaltegiak, Tolosan ez ezik, Tolosako hainbat auzotan eta eskualdeko herri txikitan ere izan ditu taldeak, hala nola, Amarotz auzoan, Amezketan, Asteasun, Larraulen, etab. Aurten hori mantentzeaz gain, lehenengo aldiz, Tolosaldeko Euskararen Mahaitik sortutako elkarlanaren ondorioz, Peñaskal fundazioan ere eskolak emango ditu, gazte etorkinak euskalduntze bidean jartzeko.

16 urtetik gorako edonork eman dezake izena: kanpotik etorritakoek, euskaraz alfabetatu gabeek, gurasoek, jubilatu berriek, merkataritzako langileek, zenbait kolektibok€ Ordutegi zabala eskaintzen du euskaltegiak, ikaslearen egoerara moldatzeko: astean hamar ordu, zortzi ordu, sei ordu eta bost orduko aurrez aurreko moduluak goizean goiz hasi eta ilun-tzera arte. A1etik hasi eta C2 maila bitartean agiri ofiziala nahi duen edonork eman dezake izena, eta taldea osatzeko gutxienez zazpi lagun behar dira aurten. Gainera, aurrez aurreko eskolez gain, autoikaskuntza egiteko aukera ere badago.

Matrikula egin daiteke telefonoz (943 651 006), e-postaz (aitzolue@tolosa.eus), Tolosako Udalaren web orrian (tolosa.eus) edo aurrez aurre 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.