- Zizurkilgo Udalak bandoa zabaldu du herrian COVID-19ak eskualdean izaten ari den hedapenaren aurrean. Segurtasun arauak betetzearen garrantzia azpimarratu dute eta herrian egoerak duen garpenaren arabera, Udalak krisi mahaia deituko du eta ez du baztertzen neurri gehiago ere hartzea datozen egunotan. Era berean, osasun sailari "informazio gardena ematea" eskatu dio Zizurkilgo Udalak.

Herritarrei gogoratzen zaie zabaldu den bandoan musukoaren erabilera beharrezkoa dela: "Distan-tzia bermatzen ez den guztietan da derrigorrezkoa, baina ahal bada kalean une oro erabiltzea da gomendatzen da".

Segurtasun distantzia manten-tzea ere eskatzen du Udalak, izan ere "metro eta erdiko gutxieneko distantziari eustea da dugun neurri eraginkorrena ez kutsatzeko". Era berean, eskuak sarri garbi-tzeko deia egin zaie zizurkildarrei.

Datozen egunetan erabakiko du Udalak, egoeraren arabera eta kutsatu kopuruaren arabera, konfinamentu egoeran sortu zen krisi mahaia berriz eratzea.