- Antzerkia eta zinema izango da nagusi gaur eta bihar Villabonan, Berpiztu Villabona egitarauaren baitan.

Gaur, 22.00etan, Virginia Imaz Oihulari Klown taldeko kideak Sex o no sex helduentzako emanaldia eskainiko du Gurea aretoan. Umorearen bitartez hilerokoa edo masturbazioa bezalako gaiak landuko ditu. Sarrera doakoa izango da.

Bihar, berriz, aire libreko zinea izango da Villabonan. Errebote plazan (eguraldi txarrarekin, ikastolan), Bradley Cooperren Ha nacido una estrella pelikula ikusteko aukera izango da, 22.30etik aurrera. 12 urtez gorakoentzat da.