- Aizkardiren 52. Mendi Martxa bertan behera gelditu zen martxoaren 29an, baina elkarteak orain mendi martxa bat antolatuko du uztailaren 19an ibilbide motzaren bidetik.

Villabonatik abiatuko dira eta 24 kilometroko ibilbidea egingo dute. Baldintza berriak errespetatu beharko dira. Hala, parte-hartzaileak taldetan banatuko dira eta talde bakoitzean gehienez 30 pertsona izango dira. Taldeak izen-emate ordenaren arabera beteko dira. Aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da. 649 717 182 telefonora deitu behar da astelehenetik ostiralera, 20.00etatik 22.00etara. Azken eguna uztailaren 17a izango da.