- Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak sortu, osatu eta antola-tzen ari da. Hori dela eta, ekainaren 19a bitarte zabalik dago izena emateko epea. Interesa dutenek haur eta gaztetxoek harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da. Eskualdeko bertso eskoletan 10-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek parte hartu dezakete eta astean behin, bertsotan aritzeko elkartzen dira irakasle baten gidaritzapean.