- Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolak online egingo du larunbatean 2020-2021 ikasturteko eskaintza akademikoa aurkezteko ate irekien jardunaldia, 11.30ean.

Interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute eta ondoren sarbidea jasoko dute larunbatean konektatu ahal izateko. Horretarako, zentroko web orrian izen-emate formularioa bete behar da.

Sarrera orokorra egingo du Ana Monge zuzendariak eta ondoren ziklo bakoitzaren arduradunak aurkezpena egingo du. Inmakulada ikastolak honako eskaintza du: Farmazia eta Parafarmazia Teknikaria, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta egiteko Teknikaria, Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikaria, Diagnosi-Irudiko eta Medikuntza Nuklearreko Goi Mailako Teknikaria, eta Osasun Dokumentazioko eta Administrazioko Goi-Mailako Tenikaria.