- Maiatzaren 8ra arte herritarrek aurtengo San Joan jaien kartel irabazlea aukera dezakete. Hau da bozketarako lotura:https://forms.gle/-vVYTv5uTSeTndPJk6. Aurten guztira, hamabi kartel proposamen aurkeztu dira, iaz baino bat gehiago. Horietatik hamaika hernaniarrek sortutakoak dira. Guztietatik Jai Batzordeak lau aukeratu ditu eta horien artean egin beharko da bozketa.