- Gipuzkoako Foru Aldundiak, agindu bezala, zuntz optikoa hedatzen duen bitartean, Tolosako Udala "ahalegin berezia" egiten ari da konfinamendu egoeran Bedaioko auzotarrek dituzten telekomunikazio arazoei irtenbidea emateko.

Horrela, Tolosaldea Garatzenen eskutik, eta Udalak ere diruz lagunduta, enpresa partikular batek Orendaindik Bedaioko erdigunera irrati uhinez banda zabala eraman du eta, beraz, wifi librea eta doakoa dute erdigunean. Lan hori eginda eta instalakuntza horretaz baliatuz, orain, Bedaioko bizilagunek, beren etxebizitzetara hedatu dezakete banda zabala.