- Koronabirusa gogor kolpa-tzen ari da Irura, izan ere, datu ofizialen arabera, hiru hildako eragin ditu pandemiak 1.800 biztanle dituen Tolosaldeko herri honetan. Egunotan herri ekimen bat sortu da sufritzen ari diren familiei babesa eskaintzeko: Sanmigel jaietako zapi berdeak zintzilika-tzen ari dira iruratarrak herriko leiho eta balkoietan.

Azken datuen arabera, hamabi dira COVID-19arekin kutsatutako iruratarrak eta Udalak etxebizitza atari guztietan jarri ditu hainbat ohar, non zehazten den zein neurri jarraitu behar diren kutsatzeak sahiesteko.

Gainera, dekretu bidez onartu du udalak koronabirusaren ondorioz senitarteko bat galdu duten herritarrentzako doaneko zerbitzua. "Koronabirusak herrian eragindako herio-tzak eta heriotza horien egoerak, bakardadea, familiaren berrogeialdia, agurrik gabeak, dolua lantzeko ezintasuna, familietan eragin kaltegarria eragiten du", dio Gorka Murua alkateak. Horrela, familiako kideren bat hil zaien herritarrei prozesu honetan laguntzeko, psikologian aditu baten laguntza izango du nahi izanez gero. Telefono edo bideo-deia bidezko saioa izango da. Informazio gehiagorako: 943 691 333.