Zizurkil - Bisurtea aitzakia hartuta, bi xexto edo bi saski zozketa-tzea erabaki dute Zizurkilgo Udalak eta herriko merkatari eta ostalariek, bertako merkataritza eta ostalaritza sustazteko eta indar-tzeko. Hala, zozketa gaur izango da, 12.30ean, Joxe Arregi plazan.

Otsailean Zizurkilgo Udalak txartel bana banatu zuen etxez etxe eta txartel horren trukean zozketarako hamar zenbaki oparitu dira herriko komertzio eta tabernetan eta gasturen bat eginez gero, zenbaki gehiago jaso ditu erosle bakoitzak. Guztira 32.000 zenbaki banatu dira herri guztian eta Zizurkilgo taberna eta saltokietan eskuragarri daude.

Esan bezala zozketa gaur izango da eta goiza girotzeko, erraldoien kalejira egingo da Elbarrenan zehar, eguraldiak lagunduz gero. Egitasmoan parte hartu duten komertzioen produktuak eta baleak egongo dira saskietan.