- San Juan jaietarako antolatutako ekitaldiak direla eta, Donibane kalea itxiko da datozen egunetan eta Santiago plaza kotxerik gabe utzi beharko da zenbait ordutan.

Honela, gaur 18.00etatik aurrera Kaxkoko kale bakarra itxita egongo da. Bihar mozketa 9.30ean burutuko da eta larunbatean kalea itxita egongo da 9.30etik 21.00etatik.

Esan bezala, hiru egun hauetan, aipatutako ordutegietan, plazak kotxerik gabe egon behar du.

Bestalde, Udaletik aditzera eman dutenez, Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzua itxita egongo da bihar jaieguna delako. Trintxerpekoa eta Antxokoa irekita egongo dira.