- Gaur, 20.30ean, Ledian Molak, Andra Mari abesba-tzak antolatzen duen Jose Luis Ansorena bekaren bigarren edizioaren irabazleak, errezitaldia eskainiko du Errenteriako De Cyne Reyna tabernan. Kontzertuan lagun izango ditu Pablo Hernández saxoa eta Eneko Arbea bateria. Programa jazza, musika afrokubatarra eta musika kultuaren fusioaz sortutako obrekin josi da.